NORMA (Vincenzo Bellini) - Casta Diva
Casta diva - Montserrat Caballé

Orangeko anfiteatro erromatarran, 1974ko uztailaren 24ean.
www.youtube.com +info http://iopera.es/casta-diva/
Vincenzo Bellini, kopositore italiarra, Catanian jaio zan 1801eko azaroaren 3an, eta Frantzian hil zan 1835eko irailaren 23an.
Erromantizismo sasoiko musikaria dogu, eta bere operak oso famatuak dira.

Opera hau tragedia lirikoa da, italianoz idatzita dago eta akto bitan banatzen da.
Milaneko Scalan estreinatu zan, 1831ko abenduaren 26an.

ARGUDIOA: Galia, I mendea K.a

Erromatarrek Galia hartuta daukie.

Norma, Galiako emakume apaiza, Polión, konsul erromatarragaz maiteminduta dago, eta seme bi daukaz beragaz sekretuan.

Polión beste emakume apaiz gazteagoagaz maitemindu da, Adalgisagaz, hain zuzen ere.

Normaren borroka, alde batetik Poliónen maitasuna berreskuratzeko eta bestetik Erromatarren aurkako matxinada isiltzeko, da istorio honen bilbe nagusia.
Gaua da, eta galoak druiden baso sakratuan bildu dira, Norma emakume apaizaren zain, Erromatarren aurkako guda hasteko prest.

Normak indar gogoak lasaitzen dauz, bakea eskatuz eta erromatarren erorialdia iragarriz, ez guda baten bitartez, euren bizioegaitik baizik.

Mihura sakratuaren errama bat ebagiten dau eta Irminsul jainkoari eskeintzen dautso.

Galoak belaunikatzen diran bitartean besoak zerurantz altxatzen dauz eta ilargiari otoitz egiten dautso, Casta Diva abestuz.
Bellini 1831ko irailaren hasieran hasi zan Normaren partitura idazten, eta azaroaren amaierarako osotu eban.

Hau da, hiru hilabeteko epean konposatu eban.

Soprano ahotserako idatzia, abesteko ariarik eta gaitzenetarikoalez hartzen da.

This site uses cookies to deliver our services. By using our site, you acknowledge that you have read and understand our Terms of Service and Cookie Policy. Your use of ThingLink's Products and Services, is subject to these policies and terms.